Zein ondo pasatu dugun Lapurreketan!

Urriaren 10 eta 11an, LH2 eta LH3ko umeak Lapurreketa baserri eskolara joan ginen!

Bertan, baserriko animaliak ezagutu eta zaindu genituen, ortuan landare desberdinak ikusi eta ureztatu genituen (tomateak, letxuga, lekak…) eta, gainera, ogia nola egiten den ikasi genuen. Horri esker, ogitxo bat eraman genuen etxera, gure familiek dastatzeko!

Gehienentzako, etxetik kanpo lo egiten genuen lehengo aldia zen; hale ere, asko disfrutatu genuen, diskotekan dantzatuz eta guzti!

Guri andereñoei eta begiraleei esker oso ondo pasatu genuen eta euskaraz hitz egiteko aukera izan genuen eta hori ere eskertu nahi dugu.

Eta jakin ezazue… errepikatzeko gogo handiarekin bueltatu garela!